Josu Zelaiaranek irabazi du Hibaikaren argazki lehiaketa
Martxoaren 19an Xuxa Urkiaren omenezko II. Batel Estropada egin zuen Hibaika Arraun Elkarteak, eta horren harira lehenengo argazki lehiaketa antolatu zuen
Martxoaren 19an Xuxa Urkiaren omenezko II. Batel Estropada egin zuen Hibaika Arraun Elkarteak, eta horren harira lehenengo argazki lehiaketa antolatu zuen. Lehiaketak badu irabazlea, Josu Zelaiaran. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei. Zelaiaranek berriz, Hibaikaren ekipazioa jaso zuen sari gisa.
