13:00etan abiatu da Gasteizeko Bilbo plazatik mugimendu feministak gaurko deitu duen manifestazio nazionala

Manisfestazioaren burua Gasteizko kaleetan
Gasteizera bidean dira eskualdeko mugimendu feministak Gasteizera joateko antolatutako bi autobusak. Manifestazio nazionala dago gaur Gasteizen, indarkeria matxistari erantzun kolektiboa emateko.
11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! lelopean abiatuko da manifestazioa, 13:00etan, Gasteizeko Bilboko plazatik.
Babes zabala jaso du gaurko manifestazioak. 250tik gora eragileren eta milatik gora norbanakoen atxikimendua, tartean,
Oarsoaldeko lau udalena, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluarena eta Pasaiako Emakumeen Mahaiarena.

Oiartzuarrak, autobusean, Gasteizera bidean
Mobilizazioak hiru helburu ditu: Eraso matxistak salatzea, mugimendua feministaren kriminalizazioa gaitzestea, eta bortizkeriaren aurpegi ugariak identifikatuko dituen hausnarketa eta eztabaida soziala sustatzea.
Etenik ez duen lakra
Bien bitartean indarkeria matxistari lotutako gertaera larrienek etenik ez dute. Atzo bertan elkarretaratzea egin zuen Oarsoaldeko mugimendu feministak Errenteria-Oreretan, Nathalie Van Durten heriotza salatzeko.
Van Dut asteazken gauen hil zen Baionako ospitalean, ustez, senarrak bezperan emandako jipoiaren ondorioz. Bere senar Alain Pignotek bere buruaz beste egin zuen ondoren.
Senar emazteak astelehenean aurkeztu zituzten Bidarteko Bassilour industriagunean. Gizona urkatuta topatu zuten eta haren ondoan emaztea, indarkeri zantzuekin eta hilzorian. Baionako ospitalean hil zen emakumea hurrengo egunean.

Eskualdeko mugimendu feministaren elkarretaratzea, azken heriotza salatzeko