Liga bukatzeko jardunaldi baten falta txapelketa irabazi dute arrosek bigarren urtez jarraian

Jokalari arrosak, garaipena ospatzen
28-19 irabazi zion Donibane Eskubaloiak atzo Urolari, etxean jokatutako partidan, eta honenbestez, liga bukatzeko partida baten falta txapelketa irabazia dute sanjuandarrek.
Zaleen berotasunak lagunduta irten ziren zelaira arrosek, eta iazko denboraldiko balentria bera eskuratzeko gaitasuna zutela erabat sinetsirik. Emaitzak arrazoia eman die beste behin.
Txapelketa eskuratuta, igoerarengatik borrokatu beharko dute aurrerantzean sanjuandarrek. Baina hori, liga bukatu ondoren izango da. Hurrengo partida, datorren asteburuan dute, Urnietan.