
Ginkana egin zuten goizean Kuadrillategiko gazteek
Urtero legez, egun osoko festan bildu ziren atzo ikasturtean zehar
Kuadrillategi Egitasmoan parte hartzen duten gazteek. Aurten Trintxerpen egin dute festa.
Eguraldia lagun, primeran pasatu zuten. Ginkana egin zuten goizean, eta ondoren postre goxoena zeinek prestatuko aritu ziren lehian.
Arratsaldean, berriz
batukada egin zuten material birziklatuekin sortutako musika tresnak lagunduta.