Udalbatzarra goizez da, 09:30ean. Xubero Ubillosen (EAJ) dimisioa, gaien zerrendan.
Lezoko udaletxea
Jesus Maria Martiarena alkateak bere agintaldiko lehen udalbatzarra gidatuko du ostegunean. Ezohikoa da, goizez delako: 09:30ean hasiko da, udaletxean.
Gaien zerrenda bost puntukoa da. Lehenean Musika Eskolako ordenantza fiskalen aldaketa landuko dute zinegotziek; bigarrenean, Udalbiltzari eman beharreko kuotaren gainean zabaldutako auziaz mintzatuko dira hautetsiak; hirugarrenean 2016ko udal lanpostuen zerrenda aldatzeko proposamenaz erabakia hartuko dute; laugarrenean udal arkitekto tekniko postuaren funtzio eta ezaugarriak onartzeko diktamina aztertuko dute, eta azken puntuan, alkateak hartutako hainbat erabakiren berri emango du.
Azken puntu horretan, Xubero Ubillos EAJko zinegotziaren dimisioaren atala dago.