13,5 kilometroko proba da, irteera eta helmuga San Pedroko frontoian ditu, eta jomuga Platako Farolan.
Korrikalariak podiumean, San Pedroko frontoian
Pasaiako IX. Mendi Lasterketa larunbatean da, 17:00etatik aurrera. San Pedroko frontoitik abiatuko dira korrikalariak, mendian gora Platako farolarantz, handik berriro herriko erdigunera jaisteko. Ibilbidea bi bider osatuta iritsiko dira korrikalariak helmugara, frontoian bertan. Ibilbideak 13,5 kilometro ditu.
Izen-emateak 10 euro balio du aurrez eginez gero.
Internetez, edota Donostiako U51 eta Laister kirolak dendetan eman daiteke izena. Egunean bertan ere izango da aukera, 13 euro ordainduta.
Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatzen du proba. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariak banatuko dituzte helmugaratzen diren lehen bost emakume eta gizonentzat; baita Trintxerpeko klubeko lehenarentzat eta pasaitar azkarrenarentzat ere. Sariak, partaide guztiei banatuko dizkiete.