Gizarte zerbitzuetako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak
Maiatzaren 13a izango da azken eguna eskaerak egiteko, eta familia, talde edo komunitateekin gizarte ekintzako jarduerak egiteko bideratuko dira.
Zabalik da Gizarte Zerbitzuak Azpisaileko programetarako diru laguntzak eskatzeko epea. Maiatzaren 13a izango da azken eguna eskaerak egiteko, eta familia, talde edo komunitateekin gizarte ekintzako jarduerak egiteko bideratuko dira, elkarteen ohiko jardunerako eta drogozaletasunak prebenitzeko programetarako. Deialdiaren gaineko informazioa eta oinarriak Gizarte Zerbitzuak Azpisailean kontsulta daitezke (Santa Klara 18) eta baita udalaren webgunean ere.
