Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Musika eskolako tasak igotzea onartu du plenoak

EH Bildu kontra agertu da. Mikel Arruti mintzatu da koalizio subiranistaren izenean eta tasak ikasle eta gurasoei igo aurretik jorratzeko beste bide batzuk badirela esan du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/04/14
Ezohiko plenoa egin dute gaur goizean Lezon.

Ezohiko plenoa egin dute gaur goizean Lezon.

Ezohiko bilkura egin du udalbatzak gaur goizean. Gai ordenaren barruan musika eskolaren tasak igotzea zegoen, eta aurrera egin du EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu du. Santi Espina musika eskolako zuzendariak hartu du hitza eta “igoera inoren gustukoa” ez bada ere, musika eskola bideragarria eta jasangarria izateko beste biderik ez dela esan du. Erabakiaren arabera, 15 euro gehiago ordaindu beharko dituzte ikasleek gai bakoitzean. “Urte dezente eman dugu tasak igo gabe eta gastuen eta diru sarreren arteko desfasea handitzen joan da, eta neurriak ez baditugu hartzen, hiru urte barru egoera ez da bideragarria izango”. Musika eskolaren tasen %33a udalak hartu behar du bere gain, Eusko Jaurlaritzak beste hainbeste, eta ikasle bakoitzak ere, Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenaren bidez Espinak azaldu duenez, “gaur egun ordea %16 hartzen du bere gain ikasle bakoitzak eta udalak berriz, %40 baino gehiago”. Jose Angel Sanchez  PSE-EEko zinegotziak hartu du hitza ondoren, eta esan du musika eskolak ezin duela “zulo beltza” izan udalarentzat, “garrantzitsua da beraz nahi duen orok musika eskolan ikasteko aukera izan dezan beka sistema garrantzitsua martxan jartzea”. EH Bildu kontra agertu da. Mikel Arruti mintzatu da koalizio subiranistaren izenean eta tasak ikasle eta gurasoei igo aurretik jorratzeko beste bide batzuk badirela esan du. “Badago beste neurriak hartzea tasa igoera egin aurretik, Eusko Jaurlaritzari dirulaguntza igotzea eskatzea, edota foru aldundiarekin laguntzak adostea. Baina ez zaigu zilegi iruditzen lehen neurria  ikasleei tasak igotzea izatea”. Aurreko legealdian EH Bilduk musika eskolaren inguruan “zerbait” egin beharra zegoela ikusi zuela gaineratu du Arrutik, “eta neurri batzuk hartu genituen horren harira, baina ez genuen eragin ikasleen matrikulan. Irakasleek ikasleko zegokien ordu kopurua baino gehiago zituztela ikusi genuen, eta hura kontrolatzen saiatu ginen”. Udalbiltza Udalbiltzako kuota ordaintzeagatik jasotako epaiari errekurtsoa jartzea erabaki du bestalde, Lezoko Udalak, EAJ eta EH Bilduko ziengotzien aldeko botoekin. PSE-EE abstentzioaren alde egin du. Puntu horretan EH Bilduko Arrutik zinegotzi bakoitza udalbiltzako weborrian sartu eta bertan atxikimendua egiteko eskaera luzatu die EAJko zinegotziei eta alkateari. Arkitekto tekniko lanposturako funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena ere aztertu dute gaur goizeko plenoan. Lezoko arkitektoa jubilatuko dela eta, lanpostua lehiaketara atera behar du udalak. Dedikazio osokoa zen lanpostua, erdira planteatu du gaur alkateak, “etorkizunean zabaldu badaiteke ere”. EH Bilduk eta PSE-EEk dedikazio aldaketaren arrazoiak ez dituztela ulertzen eta azalpenak eskatu ditu EH Bilduko Arrutik. Erantzuna jasoko duela erantzun dio Jesus Maria Martiarena alkateak. EAJk babestu du puntu hori eta EH Bildu eta PSE-EEk abstentzioaren alde egin dute. Alkateak, hartutako erabakien berri eman du azkenik. Besteak beste, Lezoko Gobernu taldea Martiarenak, Noemi arberas eta Joxean Sanchezek osatuko dutela jakinarazi du. Arruti kexu azaldu da puntu horretan EH Bilduk eta EAJk zinegotzi kopuru bera izanda alderdi jeltzaleak kanpo utzi duelako koalizio subiranista. Galderetarako aukerarik ez dute izan talde politikoek gaurko plenoan, baina Arrutik azken puntua baliatu du “errespetua” eskatzeko. “Egiten ditugun galderak ez dira erantzuten. Batzuk eskatzen dute azterketa, baina momentuan erantzun daitezke beste asko.  Ez dakit plenoak ez diren behar bezala prestatzen edo ez duzuen erantzun nahi, baino Lezok gehiago merezi du. Uste dut merezi dugula gutxieneko informazioa”. Elkarlanerako prest azaldu da, Arruti, “horretarako jakin behar dugu nola kudeatu nahi duzuen udala, eta zein asmo duzuen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.