Hilaren 24an Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Pasai Antxon Lesaka, Galdakao eta Lezoko taldeekin.
Antxoko Alkar Txiki dantza taldea iazko emanaldian
Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatuko du hilaren 24an Pasai Antxon. Alkar Txiki taldekoez gain, Lesakako Tantirumairu, Lezoko Murixka eta Galdakaoko Andra Mari taldeek girotuko dituzte herriko kaleak.
Goizeko 12:00etan hasiko da desfilea eta Zumardian bukatuko da dantza talde bakoitzaren aktuazioarekin. Ondoren, Ibaiondo frontoian bazkaria izango dute dantzari eta begirale guztiek. Bazkalostean, eguna dantzan bukatuko dute, Modesto musika jolearen emanaldiarekin.