Kantu jira 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik. Abestiak toki publikoetan eskura daitezke.
Lezoko kantu jirako kideak, Aiton Bordaren atarian
Lezoko kantu jirak saio berria egingo du bihar (larunbata), 12:00etan hasita Aiton Bordatik. Herriko kale nagusienetatik euskal kantuak zabaltzen ibili eta gero, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute jarduera. Nahi duen orok parte har dezake, irekia da.
Abestuko dituzten kantuak, honakoak:
Oi Pello Pello,
Maitasuna,
Aldapeko,
Zibilak esan naute,
Boneta eta txapela,
Guretzat,
Ituringo arotza,
Habanera eta
Loretxoa.
Abestiak toki publikotan har ditzakete ez dituztenek, hala nola Aizpea tabernan, Aiton Bordan edo musika eskolan.