Munttarpe eskubaloi taldearen gizonen taldeak herrialdeko Lehen Mailara igotzeko bidean partida erabakiorra du bihar
Munttarperen gizonen taldeak partida garrantzitsua du bihar
Munttarperen gizonen taldea, Gipuzkoako Bigarren Maila uzteko bidean, partida oso garrantzitsua jokatuko du bihar (larunbata) 19:00etan hasita Bekoerrotan.
Ligaren azken fasean daude, igoerakoan, eta lezoarrak sailkapen nagusian bigarren badaude ere (5 punturekin), lehena den Ormaiztegi jasoko dute etxean (6 puntu dituzte). Hortaz, irabaziko balute, lehen postua lortuko lukete lezoarrek, fasea bukatzeko jardunaldi baten faltan; azken partida oraindik punturik lortu ez duen Hondarribiaren etxean lukete.
Hortaz, zaleei eskatu diete kiroldegia betetzeko, animatzeko, taldeak eskertuko du eta.
Munttarperen emakumeen taldeak, berriz, Legazpiko taldearen kontra bi adiskidantza partida jokatuko ditu asteburuan, lehena gaur 20:00etan eta Bekoerrotan, bigarrena bihar Legazpin (18:30).
Ondokoak, Lezoko gainontzeko kirol taldeen partidak dira:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Allerru-Amara Berri, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
- Allerru-Irun 1902, bihar (larunbata) 18:00etan Plazetan
Emakumeen Erregionala
- Zumaiako-Allerru, bihar (larunbata) 16:00etan Zumaiako San Telmo zelaian.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Martutene-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Martuteneko futbol zelaian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oarso-Allerru, etzi (igandea) 11:45ean Galtzarabordako kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Allerru-Aloña Mendi, bihar (larunbata) 17:15ean Bekoerrotan.
ARETO FUTBOLA
Gipuzkoako Lehen Maila
- Jaixki AFT-Pescados Ferreres Anaiak, gaur (ostirala) 21:45ean Donibaneko kiroldegian