Kapitalismoaren alternatibak lantzeko, Alternatiben Oihartzuna jarduera egiten ari dira egun osoan Oiartzunen.

Oiartzungo Doneztebe plazan, alternatiben erakusketa
Alternatiben Oihartzuna jardunaldia egiten ari dira gaur Oiartzunen, aldarrikatzeko, era praktikoan, kapitalismotik aparte beste gizarte eta politika antolaketa bat badagoela. Bide horri ekin dioten hainbat adibide azaldu dituzte gaur goizean izan diren hitzaldietan, eta herriko plaza ere bide berri horien erakustoki izan da.
Arratsaldean jarraituko du egunak, bazkariaren ondoren. Besteak beste, 17:00etan plazan muxikoak egingo dituzte, Abaraxkan jaietarako haurren egitaraua lantzen hasiko dira, eta Kataxulon etxebizitzaren gaineko gogoeta egingo dute.
Bertso musikatuekin bukatuko dute eguna.