Ane Asensio Telletxea Haurtzaroko atleta gurpildun aulkiko Euskal Herriko Slalom Txapelketan parte hartutako hiru probetan izan da garaile.

Ane Asensio Telletxea, Altzan irabazitako urrezko dominekin
Haurtzaro Atletismo Taldeko Ane Asensio Telletxea atletak urrezko hiru domina lortu zituen ostegunean Altzako kiroldegian jokatu zen gurpildun aulkiko Euskal Herriko Slalom Txapelketan. Parte hartu zuen proba guztietan garaile izan zen: erlojupekoan, kanporaketan eta taldekakoan.
Mindara elkartearen Kima programaren barruan dago Asensio, kirolaren promoziorako programa hain zuzen ere.
Euskal Herrikoan lortutako emaitza bikainengatik, Espainiako Txapelketara joateko eskubidea lortu du gazte oiartzuarrak. Vilanova i la Geltru herrian (Bartzelona, Katalunia) jokatuko da txapelketa hori, ekainean.