Apirileko feria antolatu du Aljarafek
Feria hilaren 22tik 24ra bitartean egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.
Aljarafe Andaluziako Kulturaren Errenteriako zentroak antolatuta Apirileko feria egingo dute hilaren 22tik 24 Xabier Olaskoaga plazan. IX. feria izango da honakoa, eta hainbat berritasunekin datorrela esan dute antolatzaileek. Feria hasi aurretik, eta Maria Magdalena Basilikaren Lagunek antolatuta, kontzertua emango du basilikan bertan Aljarafe elkarteko koro rozieroak, besteak beste. Ostiralean 19:00etan zabalduko dute feria ofizialki Aljarafekoek, eta une hortatik sevillanak eta jaetko zein edatekoak ez dira faltako.
Egitaraua
Apirilak 21, osteguna
- 19:30: Feria aurreko kontzertua Madalena basilikan. Antolatzailea: Maria Magdalena Basilikaren lagunak.
- 19:00: Errenteria Hiriko iX. Apirileko Feriaren inaugurazioa bertan alkatea eta zinegotziak izango dira.
- 19:30: Ohorezko ardoa agintari eta gonbidatuentzat.
- 20:00: Sevillanak
- 23:00: Amigos del Sur taldearen ekitaldia.
- 00:00: Sevillanak.
- 02:30: Amaiera.
- 12:00: Sevillanak, ardoa eta pintxoak.
- 12:00-13:00: Pintxopoteoa.
- 12:30: Sevillana tailerrak haurrentzat.
- 13:00: Perkusioa (Kaxa) ikasteko tailerra haurrentzat.
- 13:00: Sevillanak eta pintxoak.
- 19:00: Embrujo Andaluz dantza taldearen emanaldia.
- 20:00: Sevillanak.
- 23:00: Raices del Sur taldearen emanaldia.
- 00:30: Sevillanak.
- 02:30: Amaiera.
- 12:00: Gonbidatutako abesbatzen emanaldia: Lasarte-Oriako Coro Rociero Senblante Andaluz, Errenteriako Concha Rociera, Andoiango Triana eta Errenteriako aljarafe.
- 13:00: Sevillanak, ardoa eta pintxoa.
- 18:30: Aljarafe Kulturguneko dantza taldearen emanaldia.
- 20:00: Produktu iberikoak zozkatuko dituzte.
- 21:00: Feriaren amaiera.
