Begoña Julianek eta Mikel Albenizek irabazi dute Pasaiako IX. Mendi Lasterketa
Begoña Julian Fuentes altzatarra izan da emakumetan azkarrena
71 lagunek parte hartu zuten larunbatean Trintxerpeko Klub Atletikoak antolatutako Pasaiako IX. Mendi Lasterketan. Egiako Mikel Albenizek irabazi zuen, 13,5 kilometroko ibilbidea 54 minutu eta 24 segundotan osatuz. Javier Perez irundarra izan zen bigarrena, eta Liher Etxeberria Adunarra hirugarrena. Emakumetan, Begoña Julian Fuentes izan zen azkarrena (1h07.18); Maialen Muñoz Lopez izan zen bigarrena eta Ines Arreitunandia hirugarrena. Trintxerpeko Klub Atletikoko korrikalaririk onena Imanol Etxebeste izan zen.