Julio Soto eta Andoni Egaña, mahaiaren bueltan
Bertso afaria antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 29rako
Mañontzi bertso eskolak bertso afaria antolatu du ostiralerako. Julio Soto eta Andoni Egaña bertsolariekin. Tiñelun izango da bertso afaria, 22:00etan hasita.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak 20 eurotan daude salgai Tiñelun bertan, baita Gure Txoko tabernan ere.
