Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte Antxoko Jai Batzordeak antolatutako lehiaketan. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke eta kartelean, derrigor,
San Fermin Jaiak- Pasai Antxo 2016. Uztailaren 6tik 10era lemak agertu behar du.
Lan originala entregatzean, ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertu behar. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztu behar da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefono zenbakia.
Originalak maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan). Jai Batzordeak aukeratuko du kartel irabazlea eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
Irabazleak Leunda tabernan lau pertsonentzako bazkaria eta 200 euro jasoko ditu. Horrez gain, lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da.