Donostia 2016ren enbaxada ibiltaria da Tosta. Pasaiatik abiatuko da, eta Europan hizkuntza gutxituak dauzkaten zazpi lurralde eremu bisitatu ondoren, Errenteria-Oreretan hartuko du azkenekoz lur edukiontzien multzoak.
Tosta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruko egitasmoa da, enbaxada ibiltaria, edukiontzietan kultura eta hizkuntza gutxituen aldeko mezua garraiatuko du Europatik. Gaur Pasaiako portuan aurkeztu dute egitasmoa, Pasaiatik aterako da bertako eta hango ahotsak bilduko dituen kontenedore multzoa Europako zazpi lurraldetara. Eta azken geltokia irailaren 22tik 25era egingo du Tostak, Errenteria-Oreretako Atlantikaldian.
Pasaia-Europa-Errenteria bidaia bost hilabetean egingo du Tostak, datorren astetik ontziz edo kamioiez abiatuko diren edukiontziak edukiz betetzeko. Hizkuntza eta kultura gutxituen aterpe izango dira, eta hain zuzen, hizkuntza gutxituak dauzkaten lurraldeetara bidaia egingo dute edukiontziek, Donostia 2016ren enbaxadaren hartzaile izango dira: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria dira Europa bat eta bakarra existitzen ez den seinalea emango duten eremu horiek.
Tokian tokiko hizkuntzak erabiltzeko irizpideak zehaztu dituzte Tostaren arduradunek, eta denborak emango dio irizpide horien araberako nortasuna edukiontzien multzoari. Hala, kontenedoreen bilduma horrek beteta iritsi behar du irailean Errenteria-Oreretara, hizkuntzez, kultur aniztasunez, eta Atlantikoaren indarraz.
Gaurko Tostaren aurkezpenean Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Pablo Berasategi Donostia 2016ren zuzendari orokorrak zapaldu dute Pasaiako portua. Ondorengo bideoan, Mendozaren gaurko hizketaldia.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.