Altzibar auzoan indarrean dagoen trafiko sistemaren gaineko iritziak bilduko dituzte hilaren 25ean egingo duten batzarrean.
Mikelete kalearen garai bateko itxura
Hilaren 25ean bukatuko da Altzibarko trafiko sistema berritzeko 2014an hasi zen prozesua. Egun horretan (20:00etan, auzoko eskoletan), auzotarrek gaiaren gainean dituzten proposamenak eta ekarpenak bilduko dituzte, gaur egungo sistema oinarri hartuta.
Iazko uztailean erabaki zuten udalak eta trafikoaren gaia lantzeko propio sortu zen batzordeak aurtengo apirilean bukatutzat ematea prozesua, hori da asteleheneko batzarraren arrazoia.
Altzibarren egindako trafiko aldaketen oinarrian zegoen Mikelete kaleko trafiko arazoak konpontzea. 2014an hasi zen udala arazoari irtenbidea eman nahian, eta ordutik egin dituen urrats guztiak auzotarrekin partekatu ditu.