Pala txapelketan izena emateko aukera aste honetan bukatuko da. Ondoren, taldeen zozketa egingo dute antolatzaileek.
Iazko pala txapelketaren partaideak
Pasai Antxoko Emakumeen Pala Txapelketan izena emateko epea zabalik dago. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere txapelketari ekitea erabaki dute antolatzaileek. Axular kafetegiak babesten du, gizonen pala txapelketarekin egiten duen moduan, emakumeen lehia. Iaz hamar bikotek eman zuten izena, aurten dagoeneko 15ek emana dute izena.
Izena Axular kafetegian (Axular plazan dago) eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Pilotari bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Igandera arte apunta daiteke. Horrela, hurrengo astean taldeen zozketa egingo dute antolatzaileek.
Partaideek 2001an (barne) baino lehenago jaiotakoak behar dute izan.