Ekuadorko Errepublikan lurrikarek sortutako kalteak direla eta bertako herritarrak diruz laguntzeko eskatu dio PSE-EEk udalari.
Ekuadorko Errepublikan lurrikarek sortutako kalteak direla eta bertako herritarrak diruz laguntzeko eskatu dio PSE-EEk udalari. 3.000 euroko diru laguntza emateko eskatu dute zehatz mehatz, “Garapenerako Lankidetzan diren ezohiko diru zatitik ematea eskatzen dugu, halako beste egoerak gertatzen direnean egin ohi den moduan”. Errenteria halako egoeretan erakusten duen elkartasunagatik bereizten dela gaineratu du alderdi sozialistak eta Ekuadorko Errepublika une honetan lehentasuna dela esan du. Horren harira, udalbatzako beste alderdi politikoen babesa eskatu du, eta laguntza
Euskal Fondoa erakundearekin bideratzeko eskatu du.