Manifestazio buruan Ez dugu itxoiterik. Larriki gaixo dauden presoak etxera! leloa zuen pankarta eta ibilbidean ere Gogorzari eta gaixorik dauden euskal presoei erreferentzia egiten zioten beste hainbat pankarta jarri zituzten antolatzaileek.

Denak Ala Inor Ez dinamikak deitu zuen manifestazioa
Aitzol Gogorza eta larri gaixorik dauden beste hamar euskal presok itxoiterik ez dutela, eta berandu baino lehen etxeratu behar direla esan zuten atzo hamarnaka lagunek errenteria-Oreretan. Denak Ala Inor Ez dinamikak deitu zuen atzoko manifestazioa eta 19:00etan abiatu zen Iztietako anbulatoriotik. Manifestazio buruan
Ez dugu itxoiterik. Larriki gaixo dauden presoak etxera! leloa zuen pankarta eta ibilbidean ere Gogorzari eta gaixorik dauden euskal presoei erreferentzia egiten zioten beste hainbat pankarta jarri zituzten antolatzaileek.
Frantziako zein Espainiako Estatuek espetxe politika “krudel eta bortitza” ezartzeaz gain larriki dauden euskal presoak egoera oso latzetan dituztela gatibu salatu zuten, “mendeku gosez eta euskal preso eta iheslari politikoen alde dagoen mugimendua galgatzeko asmo garbia erakutsiz”.
Atzoko Errenteria-Oreretao protesten modukoak Donostian eta Hernanin ere egin zituztela azaldu zuten Debak ala Inor Ez dinamikako kideek, “lau preso gaixo, lau kondena gupidagabe, luze eta bikoitz ezarri dizkietela salatzeko. Jagoba Codo Donostiarrar, Garikoitz Uriarte hernaniarra, Ibon Fernandez lasartearra, eta gure herrikoa den Aitzol Gogorza”. Gogoan izan zituzten halaber larri gaixorik dauden beste zazpi euskal presoak: Txus Martin, Ibon Iparragirre, Juanjo Rego, Jose Ramon Lopez Abetxuko, Iñaki Etxeberria, Josetxo arizkuren eta Gorka Fraile.
Lehen lerroan
Egoera horren aurrean gazteek lehen lerroan egon behar dutela gaineratu zuen dinamikaren izenean mintzatu zen kideak, “lanerako eta desobedientziarako hautua egin dugu, euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzeko borrokan eta horien etxeratzea exijitzeko. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak EPPK eta euskal jendarteak behin eta berriz egindako aldarrikapenak berresten ditugu, berebiziko lehentasuna baitu preso gaixo larrien etxeratzeak”.
Espetxe politika “krudelaren” arduradunak ere aipatu zituzten atzoko manifestazioaren osteko irakurketan, eta Espainiako Espetxe Zuzendaritza eta Espainiako Gobernuarekin batera, Urkullu eta EAJ ere aipatu zituzten, “konplizitatea eta laguntza ematen diotelako politika krudel horri”. Deitzaileek argi esan zuten ez dutela etsiko: “Presoak espetxetik eta guk kaletik, apur ditzagun espetxetako hormak eta ekar ditzagun presoak etxera, ez dugulako itxoiterik”.