Antxoko Gure Esku Dago, galdeketaren aurkezpenean
Pasaian Gure Esku Dago iniziatibaren bultzatzaileek sinadurak biltzeari ekingo diote asteburuan,.
San Pedron bi deialdi luzatu dituzte; bihar, 8hilak 23, 18:00etatik aurrera izango dira Ertin, eta etzi (hilak 24), 12:00etatik aurrera frontoian.
Antxon berriz, 12:00etatik 14:00etara izango dira bi egunetan, Gure Zumardian.
Datorren urteko martxoaren 19an egingo den herri galdeketaren aldeko sinadurak biltzea da helburua. Eskualdean 5.200 sinadura biltzea da erronka. Antxon 500 sinadura biltzea jarri dute helburu.