Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskararekin turrunbuilaka

Donibaneko euskararen erabilerarekin kezkatuta dago Prest. Euskaltzaleak aktibatu eta egoera iraultzeko, Turrunbuilaka parte hartze prozesua hasiko du bihar euskara taldeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2016/04/22
prest.taldekoak

Miren Berasategi, Imanol Irizar eta Lorea Makazaga, Prest! taldeko kideak

Turrunbuilaka parte hartze prozesua abiatuko du Prest! taldeak Pasai Donibanen. Euskararen erabileraren gainean hausnartzea da helburua, eta turrunbuilaka egitea, iraultzea, egungo hizkuntza egoera, euskararen alde. Bihar bertan izango da Euskaltzaleon Topaguneak gidatuko duen parte hartze prozesuaren lehen saioa Aiton-Amonen aterpean, 10:00etatik 13:00etara. Beste bi saioak maiatzaren 7an eta 21ean egingo dituzte leku eta ordutegi berean. Aurretik ia bost hilabetez prestaketa lanean murgilduta aritu dira buru-belarri Lorea Makazaga, Imanol Irizar, Miren Berasategi eta Peio Gorrotxategi, prozesuaren talde eragile eta Prest! Euskara taldearen motoreak. Pasai Donibanen euskararen ezagutza maila altua izanik ere, betidanik erabilera eskasa izan da. «Horretan eragin nahi dugu, erabilera sustatu nahi dugu, alegia», esan du Imanol Irizarrek. Aspalditik ari ziren hausnartzen zer eta nola egin. Bide horretan jakin zuten Hondarribian taldea osatu zutela eta euskaltzaleak aktibatzeko parte hartze prozesua abiatu zutela. «Beraiekin harremanetan jarri ginen—esan du Irizarrek— eta kontatu ziguten Euskaltzaleon Topagunearen bidez egin zutela prozesu hori. Topagunearekin hitz egin eta proposamen metodologikoa egin ziguten. Oso egokia iruditu zitzaigun proposamen hori. Gainera, une egokian iritsi zen, ez genekien zer egin, eta tresna egokia iruditu zitzaigun herrian eragiteko edo gutxienez mugitzen hasteko». Parte hartzailea eta plurala Euskaltzaleon Topagunearen laguntzaz gain, Pasaiako Udalaren babesa ere izan du Prest! taldeak prozesua abiatzeko, «talde garen neurrian bitarteko ekonomikorik ez dugu, eta udalak lagundu digu horretan». Parte hartzailea izatea garrantzitsua dela argi dute, baina prozesua plurala izateari eman diote lehentasuna euskara taldeko kideek, «helduek parte hartzea nahi dugu, baina batez ere gazteek, norbanakoak zein herriko elkarteetako ordezkariak», esan du Makazagak. Izan ere, argi du Berasategik elkarte askok eragin itzela dutela Donibaneko egunerokoan, «eta gure ustez, giro nahikoa erdalduna dute horietako batzuetan, behintzat. Ezagutza badago, bermatuta dago, baina hiztun aktiboak, euskara erabiltzen dutenak egunerokoan, falta zaizkigu. Erabilera aktibatu nahi dugu, hor dagoelako gabezia». Irizar bat dator Berasategiren irakurketarekin, «Donibanen euskararen erabilera eskasa da. Talde gisa hori da guk egiten dugun irakurketa, eta kezka horretatik sortu da parte hartze prozesuaren proiektua». Hainbeste euskaldun izanda herrian, erabilera hain txikia izatea ez zaiela buruan sartzen esan du Irizarrek, «nahiko genuke egoera aldatzeko modua asmatzea, eta ideia horrekin bat egiten duen jendea nahi dugu aktibatu». Turrunbuilaka prozesua azaltzeko lanean joan den abenduan hasi ziren euskara taldeko kideak, eta norbanakoekin pertsonalki hitz egiten ari dira, batetik, eta elkarteekin bilerak egiten, bestetik. Kartelak eta eskuorriak ere jarri dituzte herrian barrena Donibane euskaldunagoa nahi duen orok parte har dezan prozesuan. Norbanakoengana jotzeko zerrenda bat egin dute Turrunbuilaka prozesuaren talde eragile diren Prest! taldeko lau kideek, «gure kezka bera izan dezakeen jendea bildu dugu zerrenda horretan, eta beraiekin ari gara hitz egiten, gure asmoak azaltzen», esan du Irizarrek. Berasategik egin bezala, eragileak aktibatzeari garrantzi handia eman dio, «eragin handia dutelako herrian». Parte hartze prozesuak zer emango duen ez dakitela esan dute Berasategi, Makazaga eta Irizarrek, «irekia da prozesua, bertan biltzen garen guztiok erabakiko dugu zer egiteko prest gauden eta horretarako zein bitarteko ditugun. Ezer itxirik ez dago. Denon artean eraiki nahi dugu». Dinamika iraunkorra sortu Parte hartze saioak hiru larunbatetan izatea «nahikoa exijentea» dela uste du Irizarrek, baina itxaropentsu dago jasoko duten erantzunarekin: «Prozesu hau azkenean da esateko elkartu gaitezen, autoeratu gaitezen. Zer nahi dugu eta nola nahi dugu egin herrian eragina izan dezan. Argi dugu ez dela astebeteko edo urtebeteko lana, dinamika iraunkor bat sortu beharra dagoela». Hirurak ziur daude, gainera, gai baten gainean motibatuta dagoen jendea elkartuz gero, indarra badagoela aldatzeko. Prozesuari jarri dioten izenaz ere mintzatu dira Prest!-ekoak. Turrunbuila Donibane eta Lezon erabiltzen den hitza dela azaldu dute. Itzulipurdi hitzaren sinonimoa da. Aukeratzerakoan bertako zerbait topatu nahi izan dutela esan dute hirurek, «bertakotasunari garrantzia eman nahi genion eta hasiera batean itsasoarekin lotutako hitzak ere aztertu genituen, baina turrunbuila polita, oso bertakoa, oso gurea iruditu zitzaigun, eta hori aukeratu dugu». Jendeari atentzioa eman omen dio, «batek baino gehiagok esan digu aspalditik ez zuela hitza erabiltzen, gazte garaian bai, ordea. Eta pozez hartu dute». 2011. urtean sortu zuten Prest! taldea Donibanen, eta bost urteko ibilbidean, hamabi lagun izatera heldu badira ere, gaur egun lau kide ari dira euskararen alde lanean, «2010ean udalak plan estrategikoa onartu zuen, eta horren harira sortu genuen taldea». Urte hauetan, besteak beste, TELP ikastaroa antolatu dute bost aldiz. Horiek arrakasta handia izan dutela zehaztu du Irizarrek, «euskaldunak ahalduntzeko balio izan dute, eragina badu halako ikastaroa egiteak norbere espazio ingurua irabazten joateko, aldatzeko, eta euskalduntzen joateko. Prozesu hauek, ordea, denbora eskatzen dute, eta normalean egin eta berehala emaitzak ikusi nahi izaten ditugu». Mintzalagun egitasmoa ere martxan jarri du euskara taldeak, eta egun, talde batzuk martxan jarraitzen dutela esan du Makazagak. Aurkezpen festa, mosaiko arrakastatsua, Gabonak zoriontzeko euskarazko esaldiak banatu, euskal kantak zabaldu, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira ekitaldiak antolatu, Oiartzungo Ttur- ttur eta Errenteria-Oreretako Lau Haizetara elkarteekin harremana sortu… horiek ere egin dituzte. Bost urteko ibilbidean erabiliko duten «tresnarik potenteena» Turrunbuilaka prozesua izango dela zalantzarik ez du Berasategik. «Potentea izango da, baldin eta jendeak erantzuten badu», gaineratu du Irizarrek. Parte hartze prozesuak izango duen erantzunaren gaineko zalantzak alde batera utzita, euskararen alde lanean jarraitzeko gogoz dago Prest!, eta Donibaneko euskaltzaleak aktibatzeko erronkari, batez ere, «baikortasunez» egin nahi dio aurre. Irizarrek argi du: «Gure esku dago gauzak egitea, elkartu gaitezen. Proiektu honetan borondatea, denbora eta energia jartzea da kontua»

Kale erabileraren neurketaren emaitzak

Soziolinguistika Klusterrak Pasaiako kaleetan egin duen euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko ditu hilaren 27an (asteazkena). Aurkezpena 19:30ean izango da, Antxoko Kultur Etxean. Bilera irekia izango da, eta udalak euskalgintzan ari diren elkarte, ikastetxe, euskaltegi, merkatari, herri ekimen, eragile zein norbanakoak deitu ditu bertaratu eta parte hartzera, «guztiak bildu nahi ditugu aurkezpen ekitaldi honetan, emaitzak elkarrekin hausnartzeko eta baloratzeko aukera izan dezagun». Udal ordezkariekin eta eragileekin batera azterketa egin duen Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak ere  izango dira aurkezpenean, azterketaren emaitzaren gainekoak azaltzeko. Euskararen erabileraren kale neurketa hiru urtetik behin egiten du Pasaiako Udalak. Publiko egindako azken neurketaren arabera, 2012. urtekoa, kaleko elkarrizketen %15 ziren euskaraz. 9.835 herritarren elkarrizketak entzun zituzten Soziolinguistika Klusterreko teknikariek orduko hartan, eta horietatik 1.462k euskarazkoak izan ziren, 8.249k gaztelaniazkoak, eta 124 beste hizkuntzetan egindakoak.

Lezoko Gazte Asanblada ere,  erabilerarekin kezkatuta

Geroz eta gehiago badira ere euskaraz dakitenak, beherantz egin du erabilerak, Lezoko Gazte Asanbladak ohartarazi duenez. Kontzientziazio astea egin dute euskaraz bizi daitekeela erakusteko.
lezo.gazte.asanblada

Lezoko Gazte Asanbladak egindako murala

Egun D eredua nagusi bada ere, eta geroz eta gehiago izanik euskara dakiten gazteak, beherakada sumatu du Lezoko Gazte Asanbladak hizkuntzaren erabileran. Soziolinguistika Klusterrak 2012an egin zuen euskararen kale erabileraren neurketa herrian, eta egoerak hobera egin zuela ondorioztatu zuen haur eta gazteen kasuan. Orduan, gazteen %46,6k egiten zuen euskaraz, eta haurren %57k. Neurketa egin eta lau urtera hobekuntza hartan atzera urratsak egin direla uste du gazte asanbladak. Gaiarekin kezkatuta, zerbait egin beharra zegoela erabaki zuten, eta kontzientziazio kanpaina egin dute bi astez: «Ezin da ulertu ezagutza mailak gora eginda, gazteen arteko erabilerak behera egitea», esan du Ainhoa Salaberria gazte asanbladako kideak. «Jendeak bazuen gaiaren gainean mugitzeko asmoa —gaineratu du—, eta kontzientziazio astea antolatzea pentsatu genuen». Gazteen bilguneak deialdi irekia egin zuen herriko gazte guztiak bertaratu zitezen, eta beraiekin batera, Murixka dantza taldeko ordezkariak, Kuadrillategiko kideak, Ernai, eta Mañontzi bertso eskola bildu ziren mahaiaren bueltan, «Lezon eragina duten eragileak dira, eta hogei bat lagun bildu ginen, guztira». Euskaraz bizi nahi dute Euskaraz bizi nahi dutela argi esan du Salaberriak, eta horretarako Lezon aukerak badaudela ondorioztatu: «Zaila da, ordea, euskaraz egin nahi ez duenarengan eragitea, gazteleraz bizitzeko arazorik ez duela izango badakielako, lasai arraio egin dezakeela». Asanbladak, orain, Lezon euskaraz bizitzeko arazo edo trabarik ez dela transmititu nahi du, eta horren aldeko hautua egitera deitu dituzte gazte guztiak, «txikienentzat eredua gu garelako eta gure ardura delako». Ondorioetara ere heldu dira. Salaberriak dio gazteek ez dutela euskara erabiltzen ez dagoelako lotuta aisiarekin, edo gazteentzako erregistro propiorik ez dutelako, «hitanoa hor dago, eta badira kuadrilla batzuk hika egiten dutenak, 30 urtetik gorakoak edo. Guk, ordea, ez genion jarraipena eman, soka eten zen eta batuaz aparteko beste erregistrorik ez dugu. Eskolan inposaketa gisa bizi da askotan euskara, eta ez da erakargarria egiten». Erregistro faltak eragin handia duela uste du, «gazteleraz bada jerga eta guk ez dugu». Hemendik aurrerako bidea ere zehaztu dute egin dituzten saioetan. Lehenik eta behin moskeo kanpaina egin dute. Piku kalean egunero hizki batzuk jarri dituzte, esaldi bat osatzeko helburuarekin: «Ingo gu? Euskaraz bai! esaldia idatzi genuen. Euskaraz bizitzea posible dela adierazi nahi genuen ekintza horren bidez». Hurrengo erronka Zuberoako herri batera joatea izango da. Euskara da bertakoen zein Lezoko gazteen arteko tresna komuna, eta hura baliatu nahi dute bi herrietako taldeen komunikazio tresna gisa. Euskara sustatzeko tailerrak antolatu, eta gazte asanbladatik kanpo antolatzen direnak babestea dute ere helburu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.