Liburutegiaren aldeko batzordean lanean aritutako herritarrek antolatu dute ospakizuna
Goiko pisuan kokatuko dute liburutegi berria
Pozik dira sanjuandarrak liburutegi berria eraikitzeko bidean urrats berriak egin direlako. Donibaneko Liburutegiaren Aldeko Batzordean lanean ari diren herritarrek jakinarazi dutenez, barrutiko liburuzainari lanaldia luzatu berri diote liburutegi berriko prestaketa lanetan hasteko.
Batzordeko kideek aurreratu duenez, aurrerantzean ere liburutegiarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dute, eta hori dela eta, taldeari izen berria jarri diote: Liburutegiaren Lagunak.
Igande honetan hasiko da talde berriaren ibilbidea, Liburuaren Eguna ospatzeko antolatu duten truke azokarekin. 12:00etatik aurrera, Donibaneko plazan jarri dute zita, eta deialdia herritar orori luzatu diote, trukerako dituzten liburuak, DVDak, bideo-jokoak eta beste plazara jaisteko.