Onintza Ostolaza eta Manu Ugartemendia deitu dituzte deklaratzera
Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak BERRIAk jakinarazi duenez. Jake, Mate eta Pastor operazioetan atxilotutakoak dira eta tartean daude Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra eta Manu Ugartemendia oreretarra. Ugartemendia Herriraren kontrako polizia operazioan Hernanin atxilotu zuten 2013ko irailean. Ostolaza, berriz, 2015eko urtarrielan atxilotu zuten abokatuen kontrako operazioan.
Maiatzaren 10ean deitu dituzte deklaratzera auzipetuak.
