Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udal haurreskolen matrikulazioa maiatzaren 2an zabalduko dute

Hilaren 27an, asteazkena, ateak zabalik izango dituzte bi haurtzaindegiek instalazioak eta bertako hezitzaile eta langileak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat, 16:30etik 19:30era.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/04/22
Lopez Etxezarreta, Etxenike eta ZaragozanoGoialde eta Uztargi Udal Haurreskolek gaur eguerdian aurkeztu dute matrikulazio kanpaina. Goialdeko Itsaso Etxenike eta Uztargiko Nerea Zaragozanok Garazi Lopez Etxezarretarekin batera eman dituzte xehetasun guztiak. Maiatzaren 2tik 11 arte izango da zabalik matrikulazio epea, baina aurretik, hilaren 27an, asteazkena, ateak zabalik izango dituzte bi haurtzaindegiek instalazioak eta bertako hezitzaile eta langileak ezagutu nahi dituzten gurasoentzat, 16:30etik 19:30era. 2015ean eta aurten jaio diren 434 haurren etxeetara eskuorria bidali dutela esan du Lopez Etxezarretak, “gurasoek Uztargi eta Goialde haurreskolen eskaintza zuzenean ezagutu dezaten”. Uztargik zein goialdek zerbitzu publikoak direla, euskaldunak eta kalitate ona bermatzen dutela gaineratu du Hezkuntza zinegotziak eta haiek ezagutzera gonbidatu ditu 0 eta 2 urte arteko haurrak dituzten gurasoak. Etxenikek eta Zaragozanok, bi haurreskolen eskaintzaren gainekoak azaldu dituzte. Goialde Haurreskolan 2 gela dituzte, “etxeko giroa, familiartekoa bermatzen du haurreskolak”. Gurasoek gainera ez dutela haurra haurreskolara eramateko presaka ibili beharrik gaineratu du, “aparkatzeko arazorik ez dagoelako”. Haurraren mugimendu librea errespetatzen dutela gaineratu du Etxenikeketa hezitzaileak etengabe prestatzen ari direla esan du. Bi hezitzaile taldeko Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur dituzte gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan berriz, hamahiru. Utzargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, “guk ematen diegu jaten eta guk lotaratzen ditugu, hezitzaileok”, esan du Zaragozanok. Goialdek dituen  oinarri berak ditu Uztargik ere. Azken horrek 5 gela ditu eta haurreskolak gainera, belarguneak eta gela oso handiak dituela esan du Zaragozanok. Sukaldaria bertan dute eguneroko haurren bazkaria prestatzeko, eta Ekolapiko programaren barruan dagoenez janari ekologikoa eskaintzen dute bertan. Ordutegia bietan bera da, 07:30etik 17:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.