Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Urrezko sagarraz edo maitasunarenaz

Tomatearen zaintzaren inguruko guztiak azalduz ikastaroa eskaintzen ari da Ekogunea baratze parkeetan; gaur, Errenteria-Oreretan izango da tailerra, Furgobaratzaren laguntzaz .

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo
2016/04/22
furgobaratza

Baratza Parkeetan ibiltzen da Furgobaratza, aholkularitza eskaintzen eta hazi ekologikoak banatzen

Mexikon du jatorri tomateak, eta Europan XVI. mendeaz geroztik kontsumitzen da. Italiarrek «urrezko sagarra» deitzen zioten, eta «maitasunaren sagarra» frantziarrek. Gaur egun ia mundu osoan kontsumitzen da fruitua. Merkatuan tomate goxoak topatzea, ordea, ez da erraza izaten. Itxura ederra izanagatik, askotan, nahi baino zapore eskasagoa izaten dute tomateek. Fruitu oso preziatua da gure artean, baina oso delikatua da bere produkzioa. Udako fruitua izanik, orain da tomatea landatzeko garaia. Horregatik, tomateen zaintza ikastaroa eskaintzen ari da Ekogunea inguruko baratze parkeetan. Aste honetan Lezon eman dute ikastaroa, lehengo asteazkenean, eta gaur eskainiko dute ikastaro berbera, Errenteria-Oreretako Baratza Parkean, Gaztañon, 18:00etatik aurrera. Ikastaroa doan da, eta interesa duen pertsona orori zabalik egongo da. Aitziber Otegi ingurumen teknikaria da, eta baratze parkeetan dinamizatzaile lanean aritzen da. Azaldu duenez, tomatearen zaintzaren gaineko ikastaroak oso harrera ona izaten du, tomatea oso landare delikatua delako,  eta baratze parkeetako erabiltzaileak, askotan, hasi berriak izaten direlako baratze kontuetan. «Normalean gutxi dakite gaiari buruz, eta interes handia erakusten dute», baieztatu du.   Nola landatzen diren, landareen arteko distantzia, ureztatzea… baratzeetan tomate ederrak lortzeko jakin beharreko guztiak azaltzen dituzte ikastaroan. Furgobaratza Furgobaratzaren laguntzaz aritzen dira formazioa eskaintzen baratze parkeetan. Gaur arratsaldean, Gaztañon izango da Furgobaratza, Errenteria-Oreretan. Gipuzkoako Baratze Parkeen Sarean aholkularitza eskaintzen duen zerbitzua da, «furgoneta bat, baratzea dutenei aholku teknikoak eta gomendioak emateko, eta landare, produktu  eta hazi ekologikoak eskaintzeko». Hilean behin eskaintzen du zerbitzua baratze parke bakoitzean, laguntza behar duenak balia dezan. Aste honetan, tomate zaintzaren gaineko guztiak azaltzeaz gain, 30 motatako tomateak banatuko ditu Furgobaratzak ikastaroan parte hartu dutenen artean, udaberrian zehar askotariko kolore eta forma duten tomateak landatu ahal izateko. Haziak doan banatuko dituzte. Eskari handia Baratze parkeen esperientzia nahiko berria da. Lezo izan zen  horretan murgiltzen lehen udalerria, orain dela hiru urte, eta ondoren hartu zuen bide bera Errenteria-Oreretak, 2014. urtean. Esperientzia nahiko berria bada ere, bilakaera oso positiboa izaten ari da. Aitziber Otegik nabarmendu duenez, «jende asko animatu da parte hartzera, esperientzia azkar hedatu da beste udalerri askotara, eta gehienetan itxaron zerrendak ere egoten dira». Gaur egun, Lezon eta Errenteria-Oreretan ez ezik, Anoetan, Alegian, Azpeitian, Usurbilen, Tolosan, Hernanin eta Elgetan daude baratze parkeak. Udalek egokitutako autokontsumorako baratza ekologikoak dira nekazaritza gune horiek. Proiektuaren helburu nagusia  herritarrei beren eskuz elikagaiak lortzeko aukera ematea da, irizpide ekologikoei jarraituz eta herritarren artean bertako produktuen kontsumoa sustatuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.