[Argazki galeria] Bateletan, hiru bandera eskualdera
Bi bandera irabazi ditu Pasai Donibane Koxtapek asteburuan Legution jokatu duten Euskal Herriko Batel txapelketan eta bat Hibaikak

Lehen aldiz jokatu da Euskal Herriko Txapelketa Haur Mailan, eta Hibaikako neskek irabazi dute bandera
Alde handiagoarekin nagusitu ziren Donibaneko senior neskak, baina Hibaikarekin lehia estuan ere, segundo bat baino gutxiagokoa izan zen eskualdeko bi ontziren arteko aldea.
Hibaikaren kasuan, emaitza oso onak lortu izanagatik ere, zaporea gazi gozoa zen atzo. Bi bandera ihes egin zieten oreretarrei oso gutxigatik, emakume seniorrena ez ezik, kadeteena ere galdu zuten.
Oriok irabazi zuen estropada emakume kadeteen mailan eta urrea eraman zuten; Hibaikarentzat zilarra, eta brontzea sanjuandarrentzat izan zen.
Gozotik, Hibaikako neska gazteenek lortutako urrea. Denboraldi biribila osatu du nesken batelak. Dena irabazi dute; Liga, Gipuzkoako txapelketa eta asteburuan honetan Euskal Herrikoa.
Asteburuan Espainiakoa
Legutioko lanak bukatuta, orain Galiziara begira daude jada arraunlariak. Han, Vigon jokatuko dute asteburuan Espainiako Batel Txapelketa.
Hibaikak eta Koxtapek badute zer borrokatu eta banderak norbere herrira ekarri aldera denak emango dituztela zalantzarik ez da.
Emaitzak
