Gizarte Larrialdietarako Laguntzak bermatuko ditu udalak
Gobernu taldean dagoen alderdia dagoela, laguntzak mantentzeko konpromisoa hartu du bozeramaileen batzordeak.
Gizarte Larrieldietarako Laguntzak urtero bermatzea onartu du Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak. Adierazpen instituzionala egin dute horren harira, izan ere, konpromiso hori, udaletxearen kudeaketaren ardura duen gobernu taldeak duela mantenduko dutela adostu dute. Udalerrian urtero dauden eskaerak asetuko direla onartu dute gainera, “horretarako beharrezkoak diren diru kopuruak beteko dira”.
Hedabideetara bidalitako prentsa ohar batean “pozik” azaldu da erabakiarekin Errenteriako alderdi sozialista.
