Oarsotri taldeko Amaiur Iglesias eta Jon Garayartabe izan ziren lehenak San Markoko tontorrean

Jon Garayartabe eta Amaiaur Iglesias. Argazkia: Oarsotri
Atzo (igandea) jokatu zen San Markoko Igoeraren aro berriko hirugarren ekitaldia, Errenteria Atletismo Taldeak antolatua. Bertan, etxekoak nagusi: Oarsotri taldeko Jon Garayartabe gizonetan eta Amaiur Iglesias izan ziren irabazleak.
Errenteriako Herriko Plazatik mendirainoko 11,5 kilometroko lasterketa 86 korrikalarik bukatu zuten. Eguraldia erdipurdikoa izanda ere, menditik lasterka ibiltzeko egokia izan zen. Maldan gora zaleen animoak ez ziren falta izan.
Ondokoak, gizonen eta emakumeen podiumak.
Sailkapen osoa esteka honetan ikus daiteke.
Emakumeak
- Amaiur Iglesias (Errenteria-Orereta) 1:10:14
- Amaia Festa (Hondarribia) 1:11:04
- Idoia Maritxalar (Lesaka) 1:14:01
Gizonak
- Jon Garayartabe (Errenteria-Orereta) 54:42
- Alberto Franco (Errenteria-Orereta) 55:02
- Josu Oiarzabal (Usurbil) 55:29