San Marko eguneko erromeria, euritan
Eguraldiak ez zuen lagundu, baina hala ere, izan zen Bizarainera igotzen eta San Marko erromeriaz gozatzen ausartu zenik.
Bizarain mendiak San Marko Eguneko erromeria hartu zuen atzo, gaur ospatzen bada ere. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina hala ere, izan zen Bizarainera igotzen eta San Marko erromeriaz gozatzen ausartu zenik. Hori bai, aterkia aldean hartuta. Haurrentzako tailerrak, trikitilariak, herri kirolak eta nola ez, jatekoak eta edatekoak ere ez ziren falta izan.
