[Bideoa eta argazki galeria] 'Gernika', Errenteria-Oreretan
Orereta Ikastolako hezkuntza komunitatea kalera atera da gaur, 'Gernika' ikuskizunarekin herriko zazpi plazatan elkarbizitza, bake eta errespetu nahiz aniztasun mezuak zabalduz.
Gernikako bonbardaketa gogoratu dute gaur Orereta Ikastolako ikasleek, herriko plazetan
Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena da gaur. Horren harira, eta Bizikidetzarako zubiak eraikiz izeneko jardunaldien barruan, Gernika ikuskizuna egin dute Orereta Ikastolako hezkuntza komunitateko lagunek herriko zazpi plazatan: Agirre Lehendakariaren plazan, Koldo Mitxelena plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Alondegian, Jautarkol plazan, Laneran, eta Kaputxinoetan. Zazpi plaza hautatu dituzte, Gernika bezala, beste sei herri, hiri edo herrialdetan izandako bonbardaketak irudikatuz.
Elkarbizitza, errespetua, bakea, duintasuna, aniztasuna, elkarlana eta gisa horretako kontzeptuak landu eta kaleratu dituzte ikasleek gaurkoan, plaza guztietan mezu horiek zabalduz era askotara: abesten, dantzan, musikaz, mosaikoekin eta bestelako jarduerekin.
15:00etan elkartu dira ikasleak zazpi plaza horietan. Ondoren, 16:00etan, ekitaldian parte hartu duten 1.300 lagunek bat egin dute Koldo Mitxelena plazan, arratsaldeko ekitaldi nagusia egiteko.
Arratsaldean, herri ikuskizuna egingo dute, 20:30ean hasita eta Koldo Mitxelena plazan. Bertan herriko kultur esparruko hainbat eragilek parte hartuko dute, hala nola, bandak, herriko abesbatzek, dantzariek, kantautoreek eta bestelakoek.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.