Udalak bilera deitu du gaiaren gaineko xehetasunak jakinarazteko.
Itsas Mendi elkartearen egoitzan, liburutegia inauguratu zutenean, 2007an
Bihar, hilak 28, bilera irekia egingo da Donibanen herritarrekin liburutegi berriaz hitz egiteko. Miriam Cano kultura zinegotziak eta liburuzainak 2017ko hasieran irekiko duten liburutegi berriari buruzko informazioa emango dute eta herritarren galderak erantzungo dituzte.
Donibaneko liburutegi berria erabilera anitzeko eraikinean egongo da, Pasai Donibane-Koxtapek erabiltzen dituen kirol azpiegituren goialdean.
Liburutegiko arduradunek zabaldu dutenez, “herritarrekin eta eragileekin elkarlanean proiektu parte hartzailea” eraiki nahi dute, eta hori dela eta herritar guztiei bileran parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.
Bilera 19:00etan izango da, Itsas Mendi elkartearen egoitzan dagoen bibliotekan.