10:00etan izango da batzar irekia, alkateordetzan, "premiazko iniziatiba berriak" aurkezteko
Kaiko Herrera “kolonizatu” nahi dutela salatu du Herrera Herrirak
“Bertako herritarren aldeko itun zabal bat aurkezteko” topagunea deitu du Herrera Herrirak larunbaterako. 10:00etan jarri dute zita, alkateordetzan.
Biziberritzearen gaineko azken berriekin kezkatuta, Herrera Herrirak “premiazko iniziatiba berriak” aurkeztuko dituela iragarri du, “gertatzen ari denaren larritasuna oso serio hartzeko kontua” delakoan.
Kaiko Herrera “biltegi logistiko” bihurtu nahi dutela salatu du beste behin Herrera Herrirak, “etekin ekonomikoari lehentasuna emanez Kaiko Herreraren inguruan bizi diren 40.000 lagunen kaltetan”.
“Guztion dirua xahutzen” ari direla salatu du Herrera Herrirak, eta lurrarekin espekulatzea ez dutela onartuko ohartarazi dute.
Azkenik, “erabakiak herritarren bizkar” hartzen direlako kexu agertu dira eta informazio ezkutatzen dietela salatu.