Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errenteriako Elkarrizketarako Foroak amaitu du bidea, elkarbizitzan urratsa aurrera eginda

Foroko kideak jendartera ateratzearekin batera, foro horrek bidea bertan behera utziko duela eta lekukoa bide hori jarraitzeko prest dauden errenteriarren eskutan jarri nahi dutela esan dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/04/29
Errenteriako Elkarrizketarako Foroaren agerraldia gaur

Errenteriako Elkarrizketarako Foroaren agerraldia gaur

Errenteriako Elkarrizketarako Foroa anonimotasunetik atera da gaur, eta hiru urte eta erdiz diskrezio osoz lanean izan ostean, taldeari aurpegiak eta izen-abizenak jarri dizkiote. Egindako ibilbidearen berri eman dute Torrekuan goizean egin duten agerraldian, sorreraz mintzatu dira, urte hauetan bizitutakoaz eta ikasitakoaz, eta ondorioak ere jarri dituzte mahai gainean egindakoa herritarrekin konpartitzeko asmoz. Foroko kideak jendartera ateratzearekin batera, foro horrek bidea bertan behera utziko duela eta lekukoa bide hori jarraitzeko prest dauden errenteriarren eskutan jarri nahi dutela esan dute. Bideak ibilbide luzea izan dezakeela argi dute foroa osatzen dutenek, “baina iritsi da albo batera egiteko garaia”. Aurrerantzean zer gertatuko den ez dakitela esan dute, “baina etortzen direnek, jarraitzeko prest daudenek ikusiko dute esperientzia honek balio dien bidea jarraitzeko edo ez. Hori ez dago gure esku”. Bakoitzaren helburuak lortzeko zailtasunak “aurrera egin ezinik” utzi dituela, eta une horretan erabaki dutela foroa bere horretan bertan behera uztea esan dute. Imanol Aizkorreta, Mikel Carcedo, Nekane Dominguez, Anjel Mari Elkano, Jose Antonio Fernandez, Andres Fraile, David Gomara, Patxo Loperena, Julen Mendoza, Juan Carlos Merino, Koro Mitxelena, Isaac Palencia, Maria Rodriguez, Jose Angel Rodriguez, Jose Angel Sanchez, Ana Mari Ugalde, Mikel Ugalde eta Manu Ugartemendia izan dira foroan lanean. Errenteriako pluraltasun guztia ordezkatzea ez zuela helburu foroak, baina bizipen eta ikuspegi ideologikoen pluraltasuna agerian uzteko bezain adierazgarria izan nahi zutela esan dute, eta gaur utzi duten argazkia horren adierazle garbia izan da. Ondorioak eta egindako lana gizarteratu Mitxelenak euskaraz eta Merinok gazteleraz hartu dute hitza denen izenean. Hasitako ibilbidearen amaieran ez dutela aurkitu hasiera batean buruan zutena aitortu dute, “horrek bertigoa, frustrazioa eta tentsioa eragin dizkigu”. Hasierako helburu batzuk alde batera utzi behar izan dituztela ere esan dute, “azkeneko emaitza ezin zenez kontrolatu, eskuzabaltasun osoz jokatu behar izan dugu”. Hasierako helburuak agian ez, baina ikuspegi guztiak barne hartu dituen espazioa sortzeko gai izan direla azaldu du Mitxelenak, “espazio horretan bestearen aurrean biluztu gara, bizipenik sakonenak partekatu ditugu, errespetuz entzunak sentitu gara, sentitu dugu sinisten gintuztela, eta gai izan gara enpatiaren bidea egin eta bestearen mina gure egiteko. Bileretan entzun dugunak hunkitu egin gaitu eta barrenak astindu dizkigu”. Denaren gainetik argi dute kide guztiek bidea egiteak merezi izan duela. Urte hauetako lanaren ondorioak gizarteratzea helburu zuen foroak gaurko agerraldiaren bidez, eta lau puntuan banatu dute hori. Prozesuak nahi gabe kide guztiak bidaide bihurtu dituela esan du Mitxelenak, “gai izan gara sufrimenduan elkarrengana hurbiltzeko, hasieran beldurra sentituta ere, konfiantzazko eta segurtasuneko espazioa eraiki eta mantendu dugu. Nirea eta zurea zirena, gurea egin dugu”. Ezberdinen artean adostasun politikoa lortzea nekeza dela egiaztatzeko aukera ere izan omen dute foroa osatu dutenek, “baina konfiantzazko eta errespetuzko ingurunean gai izan gara pertsona eta iritziak bereizteko eta gure arteko distantzia ideologikoa eta politikoaren neurria hartzeko”. Ekarpena Zintzotasunez onartu dituela foroak “bere mugak” gaineratu du Mitxelenak, “bidea bera taldearen xede bihurtu da azkenean, eraiki dugun espazioak aukera eman baitigu etorkizun partekaturako oinarriak jartzeko baldintzak sortzeko”. Foroko kideek ikasi dute pausu eta keinu txikiak beharrezkoak direla “luzaroan barneratutako dinamikak aldatzeko”. Hiru urte eta erdiko ibilbidea eta gaurko agerraldia “askatasuna eta errespetuan oinarrituko den bizikidetza marko berri bat ahalbidetuko dituzten baldintzak sortzeko” ekarpena izan dela, eta horretan jarraitu nahi dutela esan du amaitzeko Mitxelenak. “Baikorregi” izan zirela akaso hasieran foroaren lorpenekin esan du Merinok, baina lortutakoa ez dela gutxi argi utzi du, “oinez egiten da bidea, eta nondik abiatu ginen ikusita egin dugun errelatoa garrantzitsua da oso. Jarraitu beharra dago zalantzarik gabe, eta atea zabalik uzten dugu eta baita lekukoa ere hartu nahi duenarentzat. Baikor izan gaitezke aurrera urratsak egin ditugulako markatutako helbururako bidean”. 2012. urtean sortu zen elkarrizketarako espazioa Errenteriako Udalaren babesarekin, Normalizazio politikorako eta bakerako espazioa izenarekin, eta bertan bildu ziren ideologia, bizimodu, ibilbide eta Errenterian ardura politiko ezberdinak dituzten foroko kideak. Bidean Eraikiz prozesua edota Memoria Partekatu Baterantz dokumentuaren atzean izan da foroa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.