Portuko Administrazio kontseiluan erakundeetako ordezkariek izan zuten jarreraz jakin nahi dute
San Pedroko arrandegi berriko lanak aspaldi eten zituzten
Aldundiko Ahal Dugu taldeak lonjaren lanen gainean “beharrezkok diren azalpen guztiak” eskatuko dituela iragarri du. Lanen kostua %46 zergatik handitu den argitu nahi du Ahal Dugu-k, baina hori bakarrik ez. Apirilaren 5ean Portuko Agintaritzan izan zen administrazio kontseiluan erakundeetako ordezkariek izan zuten jarreraren gaineko azalpenak entzun nahi dituzte ere.
“Kezka” agertu du Ahal Dugu-k hedabideen bitartez ezagutu diren azken albisteen harira. “Argitaratu dena baieztatuko balitz, denon interesekoa den gai batean eta guztion diruarekin, egin behar ez denaren adibide baten aurrean ginateke”, salatu dute.