Hamazazpi puntu ilun atzeman dituzte Pasaian
Lehengo asteazkenean aurkeztu zuten Trintxerpeko alkateordetzan eskualdeko puntu ilunen diagnostikoa.
Jakinarazi zutenez, guztira, 77 puntu ilun jaso dituzte eskualdeko azterketan, horietatik 17 Pasaian. Beste hainbeste zenbatu dituzte Oiartzunen, Lezon hemezortzi (azterketa sakonagoa izan da bertan), eta Errenteria-Oreretan 25.
Argiztapenari lotutako arazoak dira gehien errepikatu direnak, baian ez dira bakarrak. Horiek identifikatuta, konponbideak lortzeko lanean hastea da hurrengo urratsa.