Udal Legearen gaineko hitzaldia antolatu du Errenteria Irabaziz-ek
Dani Maeztu (EH Bildu) legebiltzarkidea, Paula Anieva (Ahal Dugu), Arantza Gonzalez (Ezker anitza) eta Mikel Rodriguezek (Equo) hartuko dute parte.
Onartu berria den Udal Legearen gaineko eztabaida antolatu du Errenteria Irabazizek biharko Raina Aretoan 19:00etan hasita. Dani Maeztu (EH Bildu) legebiltzarkidea, Paula Anieva (Ahal Dugu), Arantza Gonzalez (Ezker anitza) eta Mikel Rodriguezek (Equo) hartuko dute parte.
Indarrean den legeak udaletan zein eragin izango dituen aztertuko dute eztabaida horretan. Izan ere udal barneko antolaketan, eskumenetan, eta finantziazioan eragingo du legeak. Biharko hitzaldia sor daitezkeen zalantzak argitzeko balioko duela esan dute antolatzaileek.