Hamar talde aritu ziren guztira herriko kaleetan barrena dantzan eta 600 bat dantzari.
Dantzari Txiki Eguna. Argazkia: Carrera.
Dantzari txikiek hartu zuten Errenteria-Orereta igandean Ereintza Dantza taldeak antolatu zuen Dantzari Txiki Egunaren harira. Errenteria Musikalek, Errenteriako Udalak eta Ereintza elkarteak babestuta hamar talde aritu ziren guztira herriko kaleetan barrena dantzan eta 600 bat dantzari. Honakoak parte hartu zuten taldeak: Errenteria Musikal, Hernaniko Ttarla, Tolosako Udaberri, Urretxuko Lurra, Iruñeko Amaiur, Oiartzungo Haurtzaro, Galdakaoko Andra Mari, Lasarte-Oriako Erketz, Lezoko Murixka eta Zumaiako Txori Txiki.