Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ekonomia egiteko beste modu bat Oarsoaldean

Ekonomia sozial, solidario eta elkarlanekoari buruzko lehenengo topaketa ospatuko da Torrekua eraikinean maiatzaren 10ean.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2016/05/04
prentsaurrekoa, ekonomia eredu berria

Ekonomia sozial, solidario eta elkarlanekoari buruzko lehenengo topaketaren aurkezpena

Gizarte-aurrerapena errazten duen enpresa-eredu berrirantz izeneko jardunaldia egingo da maiatzaren 10ean Torrekua eraikinean. Oarsoaldean egingo den lehenengo topaketa izango da eta ekonomia egiteko beste modu bat ezagutzeko aukera eskainiko da bertan; ekonomia sozial, solidario eta elkarlanekoa. Jardunaldia aurkeztu dute gaur Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Beñat Irasuegi Olatukoopeko kideak, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako gerenteak eta Sergio Ekiza Oarsoaldeko kontseilariak. Mendozak aipatu du jardunaldi honekin Errenterian eta Oarsoaldean ekintzailetza eta enpresaren eredu berriak bultzatzen laguntzeko sentsibilizatu nahi dela. “Kalitatezko enplegua sortu nahi da”, azpimarratu du. Olatukoopeko kide Irasuegik ekonomia egiteko beste modu bat badagoela aipatu du, “alternatibak ikusi, ezagutu eta zabaltzea da helburua”. Bestetik, Fernando Nebredak nabarmendu du Oarsoaldeko Garapen Agentziarentzako garrantzi handia duela jardunaldi honek, eredu sozio ekonomiko tradizionalak mugak dauzkalako. Azkenik, Sergio Ekizak aurkeztu du maiatzaren 10eko egitaraua: (edukiera mugatuagatik, bertaratzea baieztatu helbide elektroniko honetan) Goizez 11:00 Ongietorria 11:10 Ekai Research, S.L. Hitzaldia: Oarsoaldea: enpresa ikuspegia eta gizarte-ekonomiaren sustapena ikerketa-azterlana aurkeztea. 11:30 Fiare banku etikoa eta koop 57. Hitzaldia: Finantza etikoak, aukerak. 11:50 Atsedenaldia-kafea. 12:15 Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren Aldeko Eragileak/ Iruñako Landare Kooperatiba Hitzaldia: Elikaduraren burujabetza bultzatuz. Funtzionamenduan eta hasiz esperientziak: Iruñako kontsumo kooperatiba. Oarsoaldean kontsumo kooperatiba. 12:45 Lea Artibaiko Garapen Agentzia Hitzaldia: Ekonomia urdina. Eredu berriarekin esperimentatuz. Lea Artibain esperientzia abian. 13:15 Amaiera. Arratsaldez 18:00 Ongietorria 18:10 Jordi Via. Bartzelonako Udalean ekonomia kooperatiboaren, sozialaren eta solidarioaren ordezkaria. Hitzaldia: Ekonomia sozial eta solidarioaren garapenean tokiko administrazioaren rola. 20:00 Eñaut Gracia. Errenteriako zinegotzia. Konklusioak. 20:15 Amaiera.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.