Helburua Ipar Euskal Herriaren errealitatea hobeto ezagutzea dela euskararen bidetik esan dute antolatzaileek.
Herri Urratsen barruan eta hirugarren urtez hitzaldia antolatu du Saretuz taldeak. Helburua Ipar Euskal Herriaren errealitatea hobeto ezagutzea dela euskararen bidetik esan dute antolatzaileek. Errealitate soziokulturala osatzen duten hanbait gaien gaineko hitzaldia antolatzen dute kanpainaren barruan, eta aurten kirola aukeratu dute. Errenteria-Oreretarekin harremana duten edo inoiz izan duten bi pertsona antolatu dituzte honakoan: Damian Laurencena Ereintzako entrenatzailea eta Sylvain de Weedt Touringeko entrenatzaile ohia eta egun Realeko teknikaria.
Herritar guztiei irekia da hitzaldia eta “kirola maite” duten guztiak gonbidatu ditu Saretuzek bertara. Reyna Aretoan izango da, bihar 19:00etan.