Zortzigarren aldia izango du honakoa txapelketak, eta elbarritasuna duten 60 kirolarik hartuko dute parte proba eta estilo ezberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta.
galtzaraborda kiroldegia
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta eta Kirolkidek babestuta Sara Carracelas Igeriketa Egokituko txapelketa egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegian. Zortzigarren aldia izango du honakoa txapelketak, eta elbarritasuna duten kirolariek hartuko dute parte proba eta estilo ezberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta.
Kirol egokituaren Gipuzkoako Federazioak klub guztiei gonbidapenak bidali dizkiela azaldu dute antolatzaileek, eta 60 kirolarik baino gehiagok hartuko dute parte. Doakoa da sarrera eta 16:00etan hasiko da txapelketa.
Igerilekua itxita
Txapelketa dela eta Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita izango da 14:30etik aurrera. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Bazkideek zein gainontzeko erabiltzaileek Fnderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan