Iazko sanferminetan, presoen aldeko brindisean, Balbiren aldeko argazkia
Urteak beteko ditu igandean Balbino Saenz ‘Balbi’, eta antxotarrek barrutiko preso politikoaren urtebetetzea ospatzeko elkartasun festa antolatu dute.
Eguraldia lagun, Gure Zumardian bilduko dira herritarrak herri bazkarian. Antolatzaileek iragarri dutenez, paella erraldoia prestatuko dute, eta horrez gain, zizka-mixkak, edariak, txokolatea bizkotxoarekin eta kafea eskainiko dituzte. Bazkarirako txartelak Leunda tabernan eros daitezke.
Bazkariaren ondoren, jolasak, musika eta dantzaldia izango dira.
Balbino Saenz ‘Balbi’ gaur egun Valentzian dago preso, Picassenten.