Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berrikuntzekin datoz Mendekoste Jaiak

Zabarre kaiara iritsitakoan hasiko dira Mendekoste Jaiak. Hiru egunez non gozatu izango dute lezoarrek zein udalerrira hurbiltzen direnek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/05/06
Martiarena eta Val.

Martiarena eta Val

Lezoarrek hasi dute atzera kontua, astebete falta da Mendekoste Jaiak hasteko, eta gaur aurkeztu dute aurtengo programa. Hogeita bat eragile eta elkarte aritu dira azken hilabeteetan jai egitaraua prestatzen eta haiei eskerrak emanez hasi du gaur agerraldia Jesus Maria Martiarenak, “horien guztein laguntzari esker ospatzen ditugu jaiak”. Eragileen partehartze horrek herritarrekin herritarrentzat egindako jaiak egiten dituela mendekosteak gaineratu du. Egitaruan, askotariko ekintzak, publiko zabalari begirakoak, “haurrek, gazteek eta helduek izango dute non aukeratu”. 2.400 euro gehiagorekin, 14.000 euroko diru zatia eman diete aurtengo mendekosteei. Bazkari, afari, puzgarri, herri kiroal, Sagardo Eguna, musika emanaldi… guztira 27 jarduera antolatu ditu jai batzordeak. Zabarre piratari ongi etorria Zabarre pirata Lezoko kaira helduko da ostiralean 17:45ean, eta orduan hasiko dira jaiak. Harrera egitera pirataz mozorrotuta joateko deia egin dute, eta baita gurasoei arreta berezia jartzea istripuak saihesteko. 19:00etan berriz, pirata txikiek irakurriko dute pregoia udaletxeko balkoian. Berrikuntzen artean hilaren 14an, larunbata kirol egokituko partidak antolatu dituzte Bekoerrotan. Xanti Val Kultura teknikariak azaldu duenez, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin batera antolatu dute: “17:00etan kirol egokituko palista partidak izango dira eta Bittor alzuguren lezoarrak jokatuko du. pala partidak amaituta, berriz, gurpildun aulkiko pilota partidak izango dira. Partidak amaitzean, gurpildun aulkietan palan aritzeko aukera izango dute nahi dutenek”. Ekintza hau antolatzeko arrazoia, “beste kirolak existitzen direla” erakustea dela gaineratu du kultura teknikariak, “protagonismoa merezi dute eta herritar guztiak deitu nahi ditugu Bekoerrotara hurbildu eta animatzeko jokalariak”. Zezen suzko bat izatetik, bi izatera pasako dira aurtengo mendekosteak. Herritarren eskaria erantzuteko hartutako erabakia dela esan du Valek, eta hortaz, larunbata eta igandean izango da zezen suzkoa Lezon”. Mendekosteen azken egunak ere izango du aldaketa egitarauan. Aurten ez dute Zabarreren agurra egingo, Perutxorena baizik. Eraso sexisten aurkako ekimena Iazko santakrutzetan abiatutako eraso sexisten aurkako protokoloarekin jarraituko dutela aurten ere esan du Mariarenak, bestalde. Udalak txartelak banatuko ditu eraso sexisten aurkako jarraibideekin tabernetan esan du, “horiekin protokoloa eta puntu lila duen afixa ere banatuko dugu”. Ekimenaren helburua edozein erasoren aurrean zer egin behar den azaltzea eta osatalarien zein herritarren artean jarrera aktiboagoa sustatzea dela esan du, halaber. Herritarrei halako egoeraren baten aurrean laguntza emateko eta erasoen aurrean jarrera aktibioak izateko deia luzatu die. Herri kontsultaren aldeko sinadura bilketa Herri galdeketaren aldeko sinadurak bilduko ditu Lezoko Gure Esku Dago-k Mendekosteetan. Egitarauan herri kontsultaren logoa duten ekintzetan izango dira bilketa egiten. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.