Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Portuaren Plan Bereziari alegazioak aurkezteko bideen berri eman du udalak

Ekainaren 27ra arteko epea dago

olatz mitxelena
Pasaia
2016/05/06
Miriam Cano, Nahikari Otermin, Plan Berezia

Parte hartze zinegotzi Miriam Cano eta hirigintza zinegotzi Nahikari Oterminek Portuaren Plan Bereziari alegazioak aurkezteko bideen berri eman dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren 26an eman zion lehen onespena Portuaren Ordenaziorako Plan Bereziari eta dagoeneko zabalik dago proiektuari alegazioak egiteko epea. Udalak jakinarazi duenez pasaitarrek 45 egun dituzte beren alegazioak aurkezteko. Ekainaren 27ra arte izango da aukera. Pasaiako Udaleko hirigintza zinegotzi  Nahikari Oterminek eta parte hartze zinegotzi Miriam Canok eman dute gaur prentsaurrekoa, udalak “pasaitarrei eskainiko dizkieten erraztasun eta aukeren berri” emateko. “Pasaitar askok ez dute Plan Berezia ezagutzen, beraz, lehendabizi, honen inguruko informazioa eman behar diegu, ondoren, beren alegazioak egiteko” azaldu du Oterminek, eta informazio eman asmoz zabaldu dituzten bideen berri eman du segidan. Oterminek jakinarazi duenez, aldundiak webgune bat jarri du martxan Plan Bereziaren gaineko informazioarekin. Horrez gain, zalantzak izanez gero, galderak emailez argitzeko konpromisoa hartu du udalak.  Azkenik, jakinarazi dute udal webgunean eredu orri bat egongo dela eskuragarri, behar duenak erabili dezan. Hainbat bide aukeran Miriam Canok azaldu duenez, pasaitarrek alegazioak aurkezteko hainbat bide izango dituzte aukeran. Herritarrek, aldundian erregistratu ditzakete beren alegazioak ofizialki eta zuzenean, baina baita Pasaiako udaletxean eta Trintxerpeko udaltzaingoan ere. Posta elektronikoa ere erabili ahal izango da alegazioak helarazteko. Dena den, zinegotziek ohartarazi dute udaletxean erregistratutako alegazioak ez direla ofizialak izango udal ordezkariek alegazio horiek aldundian aurkeztu eta ofizialki izenpetzen dituzten arte. Alegazioak udalaren bidez egiten dituzten pasaitarrei, zigilatutako egiaztagiri bat emango diete alegazioa jaso den egunaren datarekin. Pasaian alegazioak aurkezteko epea ekainaren 17 bukatuko da, ondoren udalak aldundian erregistratzeko denbora izan dezan. Azkenik,  alegazioak postetxeetan ere erregistratu daitezkeela jakinarazi dute. Horretarako, gutun-azala irekita eraman beharko du alegazioa aurkeztu nahi duenak,  zigilatu ahal izateko. Kasu honetan, bidalketa eta zertifikazio kostuak norberak ordaindu beharko lituzke. Udalaren alegazioak Udalak, bere aldetik, Portuaren Plan Bereziari alegazioak egingo dizkiola iragarri dute gaur Oterminek eta Canok. Alegazioak lantzen ari direla zehaztu dute, eta horien berri, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu ondoren emango dutela gaineratu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.