Diputazioak Portuaren Plan Bereziari buruz antolatutako foroari ezetz esango dio beste behin herri plataformak
Bigarrenez deitu du elkarretaratzea Herrira Herrirak etzirako, “inposizioak eta injerentziak” salatzeko
Diputazioak etzirako (hilak 11) deitu du Portuaren Pan Bereziaren gaineko bigarren foroa, eta deialdi horrekin bat eginez, Herrera Herrirak elkarretaratzea antolatu du beste behin, aipatu planari kontrako jarrera agertu eta diputazioaren prozesuari zilegitasuna ukatzeko.18:45ean da elkarretaratzea, Trintxerpeko alkateordetzan.
Herrera Herriraren arabera Plan Bereziaren bidez biltegi logistiko handi bat atondu nahi du Portuak kaiko Herreran, “Pasaiaren etorkizuna beste 50 urterako hipotekatuz”.
Kaiko Herrera herritarrentzat behar duela eta lur eremu horren gaineko erabakia pasaitarrei dagozkiela aldarrikatuko du beste behin Herrera Herrirak.