Mila bazkide lortu nahi ditu kooperatibak eta horretarako euren webgunean jarri dute eskuorria.
Kooperatiba martxan jartzeko ardura duen taldea, bilera baten ondoren. hitza
Laborek, elikadura kontsumo kooperatibak bazkideak lortzeko kanpaina hasi du. Mila bazkide lortu nahi ditu kooperatibak eta horretarako euren
webgunean jarri dute eskuorria. Orri horretako datuak beteta bazkide egin, edota kooperatibaren gaineko informazioa jasotzea izango dute interesdunek. Bazkide egiten direnek 20 euroko urteko kuota ordaindu beharko dute.
Bazkide egiteko beste aukera Oarsoaldeko lau udalerrietan jartzen ari diren kutxak dira.