Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontziak jarri dituzte Lezon. Lortutako dirua gaixotasun arraroak ikertzera bideratuko dute.
Gomez, Martiarena, Angulo eta Merino gaurko agerraldian.
Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontziak jarri dituzte Lezoko Bekoerrota kiroldegiaren kanpoaldean. Helburua, gaixotasun arraroak dituztenak laguntzea eta gaitz horien gainean ikertzea da. Helburu horrekin sortu zen Elkartasuna eta Itxaropena elkartea, gaixotasun arraroen gaineko ikerketa sustatzeko. Edukiontziak Azpeitian, Azkoitian, Getarian, Zarautzen eta Donostian daude momentuz, baina iniziatiba Gipuzkoa osora zabaldu nahi du elkarteak haren sortzaile den Sergio Gomezek gaurko agerraldian azaldu duenez. Lezo batu zaio zerrendari, eta gaurtik, herritarrek bertara eramatea dituzte biltzen dituzten tapoiak.
Jexux Mari Martiarena alkatea izan da agerraldian eta baita Markel Merino bere amarekin, Sonia Angulo. Sei urte ditu Merinok, eta garun paralisia dauka, ia %90ekoa. Lezoko Udalak Elkartasuna eta Itxaropena elkartearekin batera abiatu duen egitasmoaren helburua ahalik eta tapoi gehien biltzea da eta lortutako diruarekin gaixotasunen ikerketa sustatzea. Zenbat ikerketa zentrorekin elkarlana sustatzekoa asmoa azaldu du gaur Gomezek.
Elkartearen sorrera
Gomez Fernandez sendiak sortu zuen Elkartasuna eta Itxaropena elkartea, gaixotasun arraroak dituzten pertsonak laguntzeko. Azpeitian bizi da familia, eta beren bi semeek duten muskulu distrofia dela eta kanpaina solidarioa abiatu zuten, “haien bizi kalitatea hobetu nahi genuen”. Beharrezko baliabideak lortu zituzten, eta horri esker, zelula amen tratamendua egin zieten Gomezen bi semeei beren sorterrian, Argentinan. Handik buletan, elkartea sortzea erabaki zuten gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzeko. Gaixotasunak dituztenei “zuzenean” lagundu nahi diela elkarteak gaineratu du agerraldian Gomezek, “gurpildun aulkiak eskuratzen edo bestelako beharrak erantzuteko gaixorik dauden horien bizi kalitatea hobetzeko”.
Tona bat tapoi, 1.700 euro
Edukiontziak jarrita ahalik eta tapoi gehien biltzea da orain erronka. Tona bakoitzeko, 170 euro ordaintzen dizkio elkarteari Racuperados Isasi enpresak, eta orain arte 1.700 euro eskuratu dituzte. Elkartearen ateak zabalik daudela esan du Gomezek, “elkarlanean aritu nahi duen edonorentzat dago lekua bertan”. Harremanetan jartzeko bi bide dituzte interesdunek 671 92 39 66 telefono zenbakia edo elkartearen
posta elektrokikoa.
Gomezek eta Martiarenak lezoar guztiak deitu dituzte bat egitera eta plastikozko tapoiekin betetzera edukiontziak. Merinok, Realeko, Athleticeko eta Real Union futbol taldetako kamisetak jaso ditu opari jokalariek sinatuta.