Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mertzerietan eta arropa dendetan, 'euskaraz dotoreago'

Oarsoaldeko lau udalek merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari dira.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/05/10
'Euskaraz dotoreago'

Euskaraz dotoreago kanpainaren aurkezpena, Pasai Antxon

Arrandegietan egin zuten, baita ile-apaindegietan ere, eta aurten arropa dendetan eta mertzerietan jarriko dute indargunea. Oarsoaldeko udalek orain dela 19 urte ekin zioten merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilpena sustatzeko elkarlanari eta lan hori eraginkorragoa izan dadin, azken urtetan, sektore edo gremio bat aukeratu ohi dute. Aurtengo kanpaina atzo aurkeztu zuten, Pasai Antxoko Zuretzat arropa dendan. Han izan ziren Pasaiako udaleko kultura zinegotzi Miriam Cano, Lezoko alkate Jesus Maria Martiarena, eta Errenteriako zinegotzi Garazi Lopez Etxezarreta. Haien ondoan eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteetako ordezkariak izan ziren, baita Iraia Oiartzabal moda diseinatzailea ere, aurtengo kanpainarako hautatu duten irudia. Azaldu zutenez 90 establezimendu inguruk parte hartuko dute aurten kanpainan: 20 Pasaian, 18 Oiartzunen, 3 Lezon (dauden guztiak) eta 48 Errenteria-Oreretan. Horrez gain, aurten, herri bakoitzean gune zehatz bat hautatu dutela jakinarazi zuten, horietan bereziki eragin asmoz. Hala Errenteria-Oreretan, Biteri kalean eta Beraun auzoan egingo dute lanketa berezia (168 establezimendu); Lezon, berriz, Zubitxo eta Donibane kaleek osatuko dute ardatza (34 establezimendu), eta Oiartzunen, Mamut merkataritza guneko galerietan (50 establezimendu); Pasaian ez dute halakorik egingo. Zozketak eta opariak Kanpainan parte hartu ahal izateko arropa denda eta mertzeriei bezeroei zuzenduriko ohar eta idatziak euskaraz ere izatea eskatzen diete. Horretarako, behar izatekotan, idatzi eta oharrak euskaratzen dizkiete udaletan. Horrez gain, parte hartzaileek Euskaraz dotoreago leloa duten kartelak urtea bukatu arte bistan izan behar dute. Aste honetan abiatuko dute kanpaina, astebetez irrati-tarteak emitituz Euskadi irratian, Radio Euskadin, Info7n eta Oiartzun irratian. Irrati-tarteei Iraia Oiartzabalek jarri die ahotsa. Ekainean zehar, berriz, kanpainan parte hartzen ari diren dendatan kanpainaren lelo eta irudia duten poltsak banatuko dituzte bezeroen artean. Irailean, bestalde, zozketak iragarri dituzte. 10 euroko hiruna deskontu bale emango ditu establezimendu bakoitzak aurrez zehaztuko diren data jakin batzuetan erosketa euskaraz egiten duten lehengo bezeroen artean. Argazki lehiaketa Urte bukaeran kanpaina merkataritza eta ostalaritzaren sektore osora zabalduko dute, eta azaroaren azken astean Euskararen paparazziak argazki lehiaketa antolatuko dute. Euskara, merkataritza, eta eskualdeko establezimendu bat lotuz eginiko bi argazki onenak sarituko dituzte. Lehiaketarako oinarriak Oarsoarrak webgunean eta udaletako euskara zerbitzuetan eskura daitezke.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.